XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bergara

ANTZEZLARIJAK.- Igandian zortzi uste det asiera emango zayola neguko antzerki-lanari, Maria eta Txibiribiri antzezki politekin, eta jai ori baliteke Apirka'n aurkitxen diran gure erriko anayen aldez ematia. Ia ba, antzezlari zar ta berriok, jo gogor.

ELEGOKE TXARTO. Neskato ta mutikotxuekin abeslari-talde polit-polit bat gertutia aurtengo neguan antzezti-bitartietan abestu dezaten. Tira bada, al dozuenak, arduria artu.

GURE MUTILLAK GUDARI.- Illa onen amabostean eraman biar dituztela geure mutillok soldau ta etxe baten baño geyagotan bai-da negarra, arritzekua ez dan bezela.

Negar egin, eta botua eman emengo kintan alde diran españazaliai, orra gauza bi erara ez datozenak.

EUZKEL-IXENA.- Atzo igandian ugutzau zan Deun Mariñe txadonan Barrenetxea-Arando'tar Kepa eta Azkargorta'tar Damene'ren alabatxua Garbiñe euzkel-ixen ederra ezarririk: aitama bitxiak izan ziran Azkargorta'tar Eukeni eta Argarare'tar Irrite.

Zorijonak guraso ta aitama bitxiai. Orlaxe, orlaxe.

TXIRRIST.